Berriak

2018-09-20

AUZOKO JAI BATZORDEA AURTENGO KONPARTSAREN OMENDUA


Irailaren 9an Konpartsaren Egunaren IV. Edizioa ospatu genuen auzoan. Urtero bezala, egunaren bi ezaugarri kontutan izan genitueen:

Lehenengoa, auzoko jaietan faktore ezberdinengatik iristen ez garen txokoak bisitatzea edo eta jaietan ezin ditugun egin gauzak aurrera eramatea. Lehenengo edizioan auzoko eragileekin batera kalejira egin genuen. Bertan auzoko gaitari eta txistulariak, Farre Fanfarrea eta Kaskallueta dantza taldea parte hartu zuten; Bigarrenean, Psikiatriko zentroa bisitatzeko aukera izan genuen, konpartsaren hasierako urteetatik bisitatzen ez zena; Hirugarren urtean Magdalenako auzoa bisitatu genuen, erraldoiek inoiz bisitatu ez dutena; Eta azkenik, aurtengo edizioan Orbina 3.na bisitatu genuen. Orain dela asko Konpartsak ez zuela bertako kaleetatik desfilatzen.

Bigarrengoa, erraldoien irteera bukatzerakoan omenaldi moduko ekitaldi bat egitea Konpartsaren historian bereziak izan diren pertsonei edo eta eragileei eskerrak emateko. Lehenengo urtean erraldoi bakoitza haur baten aita edo ama ordea bihurtu zen. Haurrak Aitor, Xabiku, Miren eta Igarki izan ziren; Bigarren urtean 5 pertsonei omenaldia egin zitzaien. Julian Lizarragari (Erraldoi txikien modelatzailea), Tere Aroz (Konpartsaren lehenengo jostuna), Maribel Belaskoain (Konpartsaren oraingo jostuna), Cleo Fe Ros (Konpartsaren arroparen konponketak egiten dituen laguna) eta Mintxo Ilundain (Konpartsaren margolaria); Hirugarrenean gaitaria izateaz aparte erraldoien mantentzen lanetan lagun izan duen Natxo Subizari omenaldia egin genion; Eta azkenik, aurten 1984ko eta gaur egungo Jai Batzordeari omenaldia egitea erabaki genuen. Gaur egungo Jai Batzordearen izenean Gorka Jaunarena eta Polo Gartzia etorri ziren. 1984ko Jai Batzordearen izenean ezin izan zirenez inor agertu auzoko Jai Txikietan eginen zaie.

Artikulua bukatzeko, eskerrak ematea falta zaigu gurekin taldearen eguna ospatzera hurbildu zineten guztioi, auzokideei, gaitariei, Aitor Urrutia txistulariari eta Muthiko Alaiakeko lagunei.