Berriak

2017-03-31

BI PERTSONAI BERRI KONPARTSAN


Konpartsak bi kide berri izanen ditu aurtengo auzoko jaietan. Garcia Ximenez, Amaia, Teodosio de Goñi eta Amagoiak bi bide-lagun berri izanen dituzte.

Konpartsa txkia handitu egin da. Aurten hamar haur sartu dira taldean eta horrek suposatu du bi erraldoi berrien planteamendua.

Pertsoaniak historia berdinetik atera ditugu, Navarro Villosladak idatzitako “AMAYA, Los vascos en el siglo VIII” eleberritik hain zuzen ere.

 Orain dela 25 urte beste lau erraldoiak egin ziren modu berdinean Julian Lizarraga, Blas Subiza eta Mintxo Ilundainek parte hartu dute sorkuntza prozesuan.

Julian Lizarraga modelatze lanak egin ditu, Blas Subiza poliesterrarekin ibili da eta Mintxo Ilundain margoketa lanetan aritu da.

Horretaz aparte Rafa Aldaz zura lanekin ibili da eta Maribel Belaskoain jantzietaz arduratzen ari da.

Erraldoi berrien aurkezpena apirilak 22 larunbatarekin goizeko 11:30etan AUZOTEGI KULTUR ETXEAn izanen da. Ondoren kalejiratxo bat eginen dugu eta bukatzeko auzoko jaietako egitaraua aurkeztuko dugu Jai Batzordearekin batera.