Berriak

2018-05-22

KONPARTSA AUZOTEGI KULTUR ETXEAREKIN BAT


Ekainaren 2an Auzotegi Kultur Etxeak bere IV. Gala ozpatuko du eta gure erraldoi txikiek emanaldia eskeiniko dute beste ekintzen artean.

Goizeko 11:00etan aterako dira kalejiran joaldunekin batera eta auzoko kaleak alaituko dituzte geroago Auzotegiko plazan botako den Txupinazoan presente egoteko. Txupinazoa aurten Antzerki ikastaroko neskek botako dute.

Ondoren ikastaroen muestrak eginen dira plazan barran pintxo-potea eskeintzen den bitartean eta Konpartsaren produktuak dituen saskia zozketatuko da. Ateratzen den etekina Auzotegi proiektuarentzat izanen da. Boletoak Auzotegin salgai daude jada eta egunean bertan kalejira bitartean salduko dira ere.

Bazkari herrikoia eta gero arratsaldea ekitaldiz josia dago. Ezin duzue galdu.