Berriak

2018-04-05

KONPARTSA ENE KANTAK TALDEKO BIDEOKLIP BERRIAN


Atzoko eguna berezia izan zen Konpartsarentzat. Aurten, Ene Kantak taldeak ikuskizun berria estreinatuko du eta abesti berriak prestatzen ari ditu. Haien artean, Konpartsa parte hartzen duen abestia egonen da eta atzo abestiari dagokion bideoklipa grabatzen egon zen.

Bideoklipan Osasunako jokalariak diren Oier Sanjunrjo eta Roberto Torres egon ziren ere dantzan. Ez hori bakarrik, txalapartari bikainak diren Oreka TX taldeko kideak ere parte hartu zuten.

Konpartsak, bere aldetik, irudi bikainak grabatzen egon zen Ene Kantak taldeko kamarekin batera auzoko plaza eta kale ezberdinetan.

Laister ikusgai izango duzue eta guk bezain beste disfrutatzeko aukera izanen duzue.