Berriak

2018-01-31

KONPARTSA HEGO EUSKAL HERRIKO HIRIBURUETAN ENE KANTAK TALDEAREKIN IBILI DA DANTZAN


Konpartsa Bilbo, Iruñea eta Donostiako antzoki ezberdinetan ibili da dantzan Ene Kantak taldeko “Astonauta” ikuskizunean kolaborazio moduan parte hartzen. Gazteizera joaten ere saiatu egin zen baina aurten ezin izan zen lortu.

Astonautaren lehenengo bisita Bilboko Campos Eliseos antzokian izan zen. Bertan, beste bi guneetan bezala, Korrontzi taldearen “Aldapan” fandangoa dantzatu zuten Tartalok, Sorgiñek, Basajaunek eta Marik, kiliki eta Txantreako dantzariekin batera. Ondoren Ene Kantak taldekideekin batera Polonesa dantza dantzatu zuten.

Bigarren bisita Iruñeako Gayarre antzokian izan zen. Korrontziko fandangoa eta Polonesa dantzatzeaz aparte, beste bi guneetan bezala, gure kiliki maiteak, energiaz beterik, Ene Kanatak taldekideekin batera eta Astonautarekin batera “Pozik bazaude” eta “Astonauta” abestiak dantzatu zituzten.

Azkenik, hirugarren bisita Donostiako Victoria Eugenia antzokian izan zen. Donostiar guztiekin dantza eta dantza ibili ziren gure pertsonaiak eta ikuskizuna bukatu eta gero, Iruñean eta Bilbon bezalaxe, argazki eta muxuen momentua iritsi zen. Bertan ibili ziren Cotilla, Piripi, Japi eta Profe txantxetan haur guztiekin batera.

Primeran pasa genuen leku guztietan eta espero dugu bueltatzea. Ea hurrengoan ere Gazteizera joatea lortzen dugun.

MILA ESKER GUREKIN KONTATZEAGATIK ENE KANTAK. BETI ZELA PLAZER BAT IZAN DA.