Berriak

2017-11-22

KONPARTSAREN ERAKUSKETA AUZOTEGI KULTUR ETXEAN


Pasaden hilabetean Konpartsaren erakusketa Auzotegi Kultur Etxean izan zen. Taldearen 25. Urteurrenean sortu zen erakusketa eta bere garaian 2008. Urtean auzoko liburutegian egon zen ikusgai. Urte bat geroago, 2009. urtean, Iruñean, Maisonnaveren parean egon zen ere.

Bertan taldearen argazkiak (nola sortu ziren auzolanean gure pertsonai maiteak, aktuazioak…), material originala (Tartaloren gorputza, Basajaunen gorputza, Kilikiak, Mariren burua, moldeak…), 25 urteetan zehar jasotako opariak eta gaur egungo erraldoiak egon ziren.

Aurten, ia ia 10 urte geroago erakusketa horren parte bat berriz ikusgai jartzea erabaki genuen eta, nola ez, auzoko kultur etxean izatea adostu genuen. Urrian lekua libre zegoela hile osoan zehar egon zen muntaia eta auzokideen bisitak isan zituen egunero.

Horretaz aparte, Bernat Etxepareko 4 urteko ikasleen bisita izan genuen goiz batean. Bertan egon zen Piripi haur guztiak agurtzen.

Idazki hau probestu nahi dugu Auzotegi Kultur Etxeari eskerrak emateko erakusketa bertan jartzen uzteagatik eta auzoko erraldoi txikien etxea izaten usteagatik.

MILA ESKER BIHOTZ BIHOTZEZ