Berriak

2017-09-30

NATXO SUBIZA, AURTENGO OMENDUA


Aurten Konpartsaren Egunararen hirugarren edizioa ospatu zen. Lehenengo aldiz bere historian erraldoiak Magdalenako kaleetatik egon ziren dantzan eta eguna bukatzeko, urtero bezala Felix plazan ekitaldi berezi bat egin zen.

Artengo omendua Natxo Subiza izan zen. Oso txikia zelarik danborra jotzen hasi eta gaur arte behar izan dugunean jarraitu du erraldoientzako jotzen Txanteako Gaitero taldearen barruan. Aldi berean, konponketa lanetan ere, bere laguntza behar izan dugunean bertan egon da. Azkenengoa erraldoi txiki berrien sorrerarekin.

Guzti hau eskertzeko, taldeak aurten omenaldia egitea erabaki zuen eta hórrela izan zen. Tartalo eta Sorgiñek aurreskua dantatzeaz aparte, bere anaiaren izena daraman jota dantzatu zuten, Tomatito jota.

Hiru urte daramatza taldeak Konpartsako Eguna antolatzen.

 Lehenengo urtean erraldoiek 4 haur aukeratu zituzten seme kuttun bezala. Tartalok Aitor, Sorgiñek Xabiku, Basajaunek Miren eta Marik Igarki.

 Bigarren urtean bost pertsona berezi omendu ziren: Tere Aroz, erraldoien lehenengo jantzietaz arduratu zen auzokidea; Maribel Belaskoain, gure pertsonaien jantzi berrietaz arduratzen ari den konpartsa laguna; Julian Lizarraga, erraldoi txikiei forma eman zien auzokidea; Maria Cleo Fe Ros, jantzietan zerbait josi edo konpondu behar denean beti laguntzeko prest dagoen konpartsa laguna: Azkenik, Mintxo Ilundain, Konpartsaren sorreratik gaur arte taldearen margolea izan dena.

Egun borobila izan zen aurtengoa. Hurrengo urterako sorpresa berriak prestatuko dira, hori bait da Konpartsaren Egunaren helburua.