Berriak

2017-12-12

TXANTREAKO JAI TXIKIAK, KONPARTSAREN URTEKO AZKEN IRTEERA


Abenduarekin batera, urtero bezala, auzoko Jai Txikiak datozte. Aurten abenduaren 15etik 17ra izanen dira eta beti bezala Konpartsa auzokideekin ozpatzen egonen da.

Bi ibilbide eginen ditu asteburuan zehar: Ostiralean Txupinazoan presente egoteko eta larunbatean berriz, auzoko XXVI. Herri Krossaren irteeran egoteko.

Aurten txupinazoa bota baino lehen, Txantrea plazan ozpakizun ekitaldi bat antolatu dute auzokideek auzoaren izena ofizialki TXANTREA izenarekin izendatzea lortu bait dute. Bertan egonen da Konpartsa ekitaldian ere parte hartzen.

Hauek izanen dira ibilbideak:

Abenduaren 15, Ostirala.

Irteera: Arratsaldeko 17:30etan Auzotegi Kultur Etxetik.

Ibilbidea: Lesaka, Expronceda zehar kalea, Arguedas, Ezkaba, Aibar, Txantrea plaza (ekitaldia), Maria Auxiliadora, Felix plaza (Txupinazo), Izako Zendea, Cordovilla, Tiebas (Sorgiñe eta Ona taberneir bisita), San Cristobal, Paternain, Ororbia, Maria Auxiliadora, Peña.

Abenduaren 16, Larunbata.

Irteera: Goizeko 11:00etan Peñatik.

Ibilbidea: Maria Auxiliadora, Alemanes parkea, Irunberri (Krossaren irteera), Irunberri, Mendigorria, San Cristobal, Berriozar, Berriosuso, Subiza, Maria Auxiliadora, Txantrea plaza (deskantso), Maria Auxiliadora eta Peña.