Eudon

Asier izenaz ere ezagutua. Amagoiaren semetzakoa, Iruñeko Duke maltzurra. Hagitz gizon handinahia eta eskrupulurik gabekoa.

Haurra zelarik, Amagoiak hitza eman zion Butroiko Amaiarekin ezkonduko zela (ameskeria galanta, ezbairik gabe). Hori izan zen Baskonia bere agindupean edukitzeko bigarren saiakera. Horretarako gezur bat zabaltzen zuen, erraten baitzuen tronoa bere ilobari zegokiola. Hori eskatu zuen Eudonek Amaia Teodosio Goñikoarekin ezkondu zen egun berean.

Geroago, Teodosio Iruñerantz joan zen, Garzia Ximenez laguntze aldera. Eudonek, Basajaunez mozorroturik, Teodosio engainatu zuen. Teodosio Goñi Ibarreko jauregira itzuli eta, amorrazioaren amorrazioz, bere gurasoak hil zituen, ohean besarkaturik zeudenak emazte ezkonberri maitatua eta Eudon zirelakoan.

Garzia Ximenez eta bere jarraitzaileek bere atzetik ibiltzen zirenean, Eudon amildegi batetik erori zen bere zaldiarekin. Teodosio Goñikoak erreskatatu zuen, baina bere eskuetan hil zen. Garzia Ximenezen gizonek jarraitzen zuten desleiala izateagatik eta musulmanekin baskoien kontrako konplot batean parte hartzeagatik.