Aker

Akelarrerik ez akerrik gabe. Sorgin-gurpilean, gozamena, poztasuna eta jan eta edaneko bizimoduaren irudia da Aker.

Erdi Aroa garai iluna zen. Sasoi beltz hartan, ezjakintasuna eta sineskeria nagusi zirela, akelarrea zen biztanleen ihesbide bakarra, bizi bitarteko zigor horri aitzi egiteko era.