Cotilla

Gure kilikien artean badago andere bat ere. Cotillak irudikatzen du auzoko erran-merran guztiak zabaltzen dituen auzotarra, denentzat hain ezaguna dena.

Konpartsako pertsonaiarik maitatuenetariko bat da. Konpartsan sartzeko baimena eskatu zuen erranez berak iragarriko zituela auzoan zehar erraldoien irteera guztiak. Erraldoiek ohartu ziren zeregin hori egiteko Cotilla baino hoberik ez zegoela, eta konpartsan hartu zuten.

Badakigu kasta horretako pertsonak ez daudela Txantrean bakarrik, baina gure auzoan oso ugariak dira. Beraz, hona hemen gure omenalditxo xumea.