Japi

Nork uka dezake trantrear anitzek haurtzarotik duten oroitzapenik biziena auzoko guardia baten aurrean korrika ibiltzea dela?

Ezkaba mendi magalean aritzen zen horietako baten omenez egina dago kiliki hau.

Bere burua aurkeztu zuen isunak ezartzeko irteeretan inork erraldoiak molestatzen bazituen. Jakin bazekiten ez zela beharrezkoa inori isuna jartzea, baina, hala ere, konpartsan hartu zuten, pentsatu zutelako berebiziko zeregina beteko zuela erraldoiei jende artean lekua zabaltzen.

Erretxina da, baina baita maitagarria ere eta konpartsaren aldeko langile sutsua.