Piripi

Kiliki hau ardoa eta zahatoa lagun duten horien aldeko omenalditxoa da. Mozkortien pasadizo eta komeriak dira, sarritan, gure solasaldien abiapuntu.

Tamalez ala zorionez, ardoa dugu parranda eta umere onaren eragile nagusia.

Auzoko txutxu-mutxuek erraten dute pertsonaia maitagarri honek bere burua eskaini zuela gure erraldoiak laguntzeko, eta jakinda ere maiz ibilbideko kaleak eta nahastuko zituela, erraldoiek bere ekipoan hartu zuten.