Tartalo

Tartalo

Auzoko haurrentzat begi bakarreko ziklope hau da, zalantzarik gabe, erraldoirik ezagunena.

Euskal mitologian Tartalo edo Torto izenarekin ezagutzen zaio eta, zenbaitetan, baita Anxo eta Alarabi izenekin ere.

Jenio maltzur bat irudikatzen du, zeina, kondaira zaharrek diotenez, Euskal Herriko zenbait leizetan bizi eta gizakiak jaten baitzituen.

Hain da beldurgarria ezen Konpartsaren hasierako garaietan bere presentzia soilarekin larritasuna eragiten zuen Txantreako Konpartsa hurbiltzen zen tokietan.

Tartalo izaki ikaragarria omen da, sekulako indarra duena, hamalau gizon indardunek osta-osta mugitzen duten harri batez jolasten duena.

Mendietan bizi eta ardiez elikatzen da. Inoiz artzainaren batek, eguraldi kaxkarra dela medio, bere leizean aterpea bilatzen badu Tartaloren etxea dela jakin gabe, bitan pentsatu gabe zatikatu, erre eta janen du.