Garcia Ximenez

Garcia Ximenez

Abarzuza eta Ameskoen jauna, indar eta kemen handikoa.

Hamabi Agureen Kontseiluko buru Migel Goñikoaren etxera heldu zen Teodosio Goñikoaren bila, Euskal Herriko errege izendatu nahi zutena, godoen kontra borrokatzeko. Bataila horretan garaile suertatu eta Ranimiro hartu zuen preso.

Ranimiro zen Aitormendiari ustez sua eman ziona. Benetako egia jakin bezain laster askatu zuen. Geratakari horren benetako eragilea Basurde izan zen, Amagoiaren senarra. Lorea eta Amaia hiltzeko asmoz egin zuen basakeri hori.

Garzia Iruña birkonkistatzeko tropen buruzagia izan zen, eta Lorearen alabarekin, Amaiarekin, ezkondu zen. Jakintsuen kontseilukoek lehen euskal buruzagi Aitorren besokoaren sekretuaren berri izan, eta Garzia Euskal Herriko errege izendatu zuten.