Hasiera

Agurra


“Txantreakoa naiz eta harro nago!”

Askotan esan eta aditu dugu, ezta? Baina egia al da? Txantrearrok harro sentitzeko motiborik ba al daukagu?

Konpartsako kideek baietz uste dugu. Kanpora ateratzen garenean beti esaten digute inbidia sentitzen dutela ikusten dutenean gure auzokideen inplikazio eta konpromisoa edozein bidegabekeriaren aurrean: etxebizitza duin baten eskubidea defendatuz, emakumeen aurkako indarkeriaren kontra, gizarteak etorkinenei egozten dizkien gezurrak salatuz, lan-prekarietatearen aurka borrokatuz…

Bidegabekeri horiek guztiak zuzentzeko auzotarren ahalegina eskertzen dugun gisan, urtean zehar jaiak antolatzen ibiltzen direnen lana ere eskertu eta jaiak bitartean egiten duten zeregina erraztu behar dugu.

Denon helburua izan behar da festak bukatzerakoan auzokide guztiek “Txantreakoa naiz eta harro nago!” esaten jarrai dezaten, zeren hori seinale izanen baita inolako sexu-jazarpenik ez dela gertatu, auzokide bakar batek ere inolako egintza bandalikorik ez duela jaso eta gure auzoko pertsona adinduak ez direla umiliatuta sentitu baten batek, jaiak aitzakiapean, haiek iraindu dituelako.

Aurten gure erraldoi eta kiliki maiteen 35. auzoko jaiak izanen dira eta gure aldetik, taldearen sorkuntzatik beti egin dugun bezala, auzoko kaleak alaitzen jarraituko dugu, musikaz betetzen eta kultura egiten. Kaleetan ikusiko dugu elkar.

Jai zoriontsuak pasa!