Nortzuk gara
Txantreako Erraldoien Konpartsa, auzotik auzorako sortua.
1984. urtean auzoko bizilagunek asmatu eta gauzatua.
1983. urtean Txantrean haur ugari baina haiei eskainitako jarduera gutxi. Horretaz jabeturik, auzoko bizilagun batzuei (Armonia Txantreana Peñako kide zirenak) erraldoien konpartsa bat sortzea bururatu zitzaien. Jende askoren laguntzaz, gogo handiz ekin zioten konpartsa berriaren irudiak asmatu eta egiteari.
1984ko auzoko jaietan asmo zoro hori egi bilakatu zen eta txantrear guztien esker ona jaso zuten. Egun horretatik aitzina Txantrearen izena zabaltzen dute Euskal Herri osoan barna, baina behin ere ez dute haien sorterria atzendu.
-
Api
28Neska-Mutil Nagusien Eguna 2024
12:00 · Iruñeko Alde Zaharra -
Api
30Txantreako Jaiak 2024
18:00 · Txantrea -
Mai
01XXXVII. Txantreako Erraldoien Topaketa
11:00 · Txantrea