Berriak

2019-08-28

KONPARTSAK IRAILAREN 7AN BERE EGUNA OSPATUKO DU


Aurten Konpartsaren Egunaren V. Edizioa izanen da eta irailaren 7an ospatuko dugu. Bi gauza goraipatu nahi ditugu oraingoan.

Orain dela 10 urte hasi ginen Muthiko Alaiak Dantza Taldearekin elkarlanean ikuskizun eta muntai ezberdinak kaleratzen eta, beste aldetik, 2009. urtean Konpartsaren 25. Urteurrenarekin larraindantzaren muntaia kaleratu genuen lehenengo aldiz, hau da, 10 urte pasa dira geroztik eta urtero dantzatu izan dugu auzoko jaietan bai eta ikuskizun ezberdinetan ere.

Hori dela eta, aurten Konpartsaren Egunean bi elementu hoiek batuko ditugu. Magdalenako zubitik atera eta auzoko neska-mutil nagusiek egiten duten ibilbidea eginen dugu Udaletxe plazaraino. Bertan Larraindantza dantzatuko dugu bi taldeek elkarrekin.

Espero zaituztegu. Besarkada bat.