Berriak

2016-05-06

KONPARTSAKO DENDA MUGIKOR BERRIA, JAIETAKO TXIKIENTZAKO ERAKARGARRIA


Aurtengo jaietan Tartaloren jantzia ez zen Konpartsako berrikuntza bakarra izan, denda mugikor berria aurkeztu genuen eta.

Jorge Milagro konpartsakideak nahiz eta gutxi dantzatu ahal izan jada, bere tokia sortu du kamioia gidatuz eta jaietako egun bakoitzeko konpartsaren irteeretan oso presente dago gure produtuen salmenta lanak eginez. Aurten denda mugikorraren karro berria estreinatu du, berak sortua eta Joseba de Miguel margolearen marrazkiekin apainduta.

Karro honetan Konpartsako produktu guztiak saltzen ditugu eta auzoko aktuazio guztietan ateratzen gara.

"Eskertzekoa da Jorgek egiten duen lan izugarria bertatik ateratzen bait dugu finantziaketa handia gero konpartsako materialean eta ekintzetan inbertitzeko" zioen Julen Aldaz konpartsako kideak.

Konpartsako web gunean ikusiko dituzue bertan saltzen diren produtuen zerrenda.