Berriak

2016-10-10

UNDIOKO HERRIAK BERE ZAPIA KONPARTSARI EMAN ZION


Urtero, meza eta gero, herriko biztanle helduenei homenaldia egiten zaie eta Tartalo, SorgiƱe, Basajaun eta Marik dantza bat eskeintzen diete.

Aurten berezia izan da. Herriak urte guzti hauetan kaleak alaitzera hurbildu diren taldeei, hau da, Koralari, Gaitariei eta Konpartsari eskerrak emateko, homenaldiaren barruan, herriko zapia oparitu zieten.

Konpartsaren izenean Julen Aldaz konpartsakideak oparia jaso zuen eta nola ez, erraldoiek eskertzeko dantza egin zuten bai homenaldiko pertsonei bai eta herriari ere.

1999. Urtean hasi zen Konpartsa Undianora joaten eta urteroko zita ahaztezina bihurtu egin da. Idazki honen bitartez taldearen eskerrik beroenak emateko probestu nahi dute urtero jasotzen duten harrerarengatik.

MILA ESKER UNDIO