Liluragarria, gorputz barrura goaz

Datos espectáculo
16|01|22 12:00
Iruñea
Baluarte Auditorioa

Datos espectáculo
16|01|22 17:00
Iruñea
Baluarte Auditorioa

Datos espectáculo
05|03|22 16:00
Donostia
Victoria Eugenia Antzokia

Datos espectáculo
05|03|22 18:30
Donostia
Victoria Eugenia Antzokia

Datos espectáculo
06|03|22 12:00
Donostia
Victoria Eugenia Antzokia

Datos espectáculo
06|03|22 17:00
Donostia
Victoria Eugenia Antzokia

Kartela

Enlace tienda
Liluragarria

LILURAGARRIA, gorputz barrura goaz, euskaraz haurrei zuzendutako ikuskizun bat da. Abesti eta koreografiekin, Nerek eta Enekok leku liluragarri bat ezagutuko dute. Aurretik egindako euren bidaietan, liburu magiko bati esker honako toki bitxiak ezagutu zituzten: baso bat (Liburu magikoa -2012-), ozeanoaren hondoa (Oneka marrazoa -2014-), espazioa (Astonauta Tronpeta Flauta, mundu berri bat eraikitzen -2016-) eta lurraren bihotza (Satorjator, lurraren bihotzera goaz).

Abentura berri honetan, edabe magiko bati esker, gure pertsonaiak haur baten gorputz barrura sartuko dira eta bidaia liluragarria biziko dute giza gorputzean barna. Barruan, LILU ezagutuko dute, zelula aski jator bat, eta garunaren eta beste hainbat organoren garrantziaz hitz egingo die. Gainera, emanaldian Txantreako Erraldoi eta Kilikien Konpartsak parte hartuko du.

LILUk gure organoentzako ezinbestekoa den elikadura osasuntsuaren garrantziaz hitz egingo digu. Aldi berean, zeliakiaz ere mintzatuko da: gurean ezaguna den gaixotasuna, nahiz eta oraindik ere batzuetan ez gehiegi... Gure pertsonaiek bereziki gaixotasun arraro bati buruzko informazioa jaso nahi dute: Dravet deitzen da, eta ikuskizunaren bitartez honi buruz gehiago ikasiko dugu. 

Bidaia liluragarri honetan pertsonai berriak topatuko dituzte. 

Hauekin bizitzaz ere ikasiko dute, hala nola, berdintasunaren alde eginez, eta beti bezala, lagunei eta ingurumenaren zaintzari ere garrantzia emanez. 

Trailerra

Enlace tienda

Taldeak

Enlace tienda
Txantreako konpartsa
Ene Kantak