LA COMPARSA PONE EN MARCHA EL SISTEMA DE CORREO DE SUSCRIPTORES Y SUSCRIPTORAS

HARPIDETUEN KORREO SISTEMA MARTXAN JARRI DU KONPARTSAK

06|06|2016 ·

Ekainak 1, asteazkenarekin, konpartsako harpidetuen korreo sistema martxan jarri genuen. Sistema honen helburu nagusia nahi duen edonorentzako informazio zuzena helaraztea da.

Hilabetearen lehenengo egunean automatikoki gure web gunetik korreoa bidaliko dugu, konpartsaren azken berriekin, argazki eta bideoekin, bai eta hile horretako aktuazio zerrendarekin batera. Gainera, konpartsaren historiaren artikuluak bidaliko dira bai eta konpartsaren historian zerikusia izan duten pertsona garrantzitzuei elkarrizketak ere.

Informazio guzti hau zure korreo pertsonalean jasotzea nahi izatekotan, konpartsaren web guneko hasierako orrian aurkituko duzuen harpidetza kuadroan zuen korreoa sartzearekin nahikoa izanen da.

Badakizue; Egin zaitez konpartsaren jarraitzaile! Harpidetu zaitez!