AZPEITIA, ALTUERA HANDIKO LEHIAKETA
Aurten, bederatzigarren urtez Konpartsa Azpeitiara dantzatzera habiatuko da. Bederatzi urte, anekdotaz beteak.
2008. urtea izan zen gure lehenengo esperientzia Azpeitiako herrian. Iristerakoan ez genuen espero aktuazioaren bitartean lehiaketa batean parte hartzeko aukera izango genuenik. Bi modalitateetan parte hartu genuen, bakarkakoan eta taldekoan. Azken honetan “Basajaun” dantza eskaini genuen. Emaitza, taldeko modalitatean Debako Konpartsarekin berdinketa batean gelditu ginen. Epaimailak saria Debako Konpartsari ematea erabaki zuen. Ala ere saridunak saria gurekin banatzea erabaki zuten. Eskertzekoa oso jatorrak izan bait ziren.
2009. urtean, berriz bueltatu ginen. Oraingoan bagenekien nolako saioa zen eta dantza bat prestatu genuen espreski lehiaketarako, “Japi” dantza hain zuzen ere. Berriz, bi modalitateetan aurkeztu ginen eta emaitza taldeko modalitatean lehenengo saria irabaztea izan zen.
2010. urtean, bueltatzeko gonbitea poza handiz jaso genuen eta nola ez, baietz erantzun. Beste dantza bat sortu genuen, “Pajarico” dantza hain zuzen ere. Oraingoan Donostiako Irrintzi Konpartsarekin berdinketa egon zen puntuaketan eta epaimailak guri saria ematea erabaki zuen. Nola ez, Irrintzirekin saria banatzea erabaki genuen.
Urte bat geroago, 2011. urtean, “Sorgiñe” dantza aurkeztu genuen. Taldeko modalitatean ez genuen lortu lehenengo postuan egotea baina gure konpartsakidea zen Aitor Fernandez Basajaunekin bakarkako modalitateko saria eskuratzea lortu zuen.
2012. urtean, bigarren aldiz, “Sorgiñe” dantzarekin saiatzea erabaki genuen, baina sortea ez zegoen gure partez eta saririk gabe bueltatu ginen. Dena den, oso pozik geunden egindako lanarengatik eta beti bezala, bizitako egun zoragarriarengatik.
2013.urtean, gazteleraz esaten den bezala, a la tercera va la vencida. “Sorgiñe” dantzarekin saiatu ginen hirugarren aldiz. Ostargi konpartsarekin berdinketa batean gelditu zen erronka eta epaimailak beste dantza bat eskeintzea eskatu zuen erabakia hartzeko. Gure aldetik, “Japi” dantza egitea erabaki genuen eta irabazle bihurtu gintuen.
2014. urtean, dantza ezberdina sortu genuen, “Mari” dantza. Oso estua zegoen gauza, orokorrean dantzen kalitatea oso handia bait zen baina Taldeko modalitateko lehenengo saria auzora ekartzea lortu genuen.
2015. urtean, gure erraldoi txikien urteurrena berotzen hasteko, erraldoi txikiak gurekin eramatea pentsatu genuen. Taldeko modalitatean zortzi erraldoiekin parte hartzeko erabakia hartu genuen “Auzolan” izena jarri genion dantzarekin eta bakarkako modalitatean Julen Esparza konpartsako kideak Marirekin parte hartu zuen. Oso pozik bueltatu ginen bertatik bi sariak eskuratzea lortu bait genituen.
“Egia esanda, Azpeitiako herria joan ginenetik oso ondo portatu da gurekin, oso pozik goaz urtero eta ahal dugun hobekien egiten saiatzen gara. Aurten berriz dantza berri bat aurkeztuko dugu eta prestaketa lanekin gabiltza” zioen Julen Aldaz konpartsako kideak.