Reunión de creación
Creando la estructura
modelando cabezas
estructura de madera
Colocando peluca Basajaun
Colocando peluca Mari
Txantreako Konpartsaren berezitasunik handiena da erraldoiak eta kilikiak konpartsako kideek beraiek egin zituztela.

1983ko abenduan Armonia Txantreana Peñako Txikien Batzordeari bururatu zitzaion erraldoien konpartsa bat sortzea. Hasierako asmoak apalak baziren ere, ideia zehaztu ahala konturatu ginen proiektu sendoagoa egiteko aukera bagenuela.

Garai horietan erraldoi gehienek, denek ez esatearren, erregeak irudikatzen zituzten. Gure lehenbiziko bileretatik oso garbi izan genuen beste bide bat jorratu nahi genuela irudiak aukeratzeko tenorean. Azkenik, euskal mitologia aukeratu genuen. Hortik aurrera beste konpartsa askok jarraitu izan dute guk hasitako bide hori. Aukeratu genituen pertsonaiak hauexek izan ziren: Tartalo, Sorgiñe, Basajaun eta Mari.

Kilikien kontua ezberdina izan zen. Gure nahia zen kilikiek harreman estuagoa izatea auzoarekin eta haurren munduarekin, eta Japi, Piripi, Cotilla eta Profe aukeratu genituen. Urte batzuen buruan, bi Aker ere sortu genituen.

Colocando estructura al kiliki
Cosiendo ropa de Sorgiñe
Probando falda de Mari
Colocando el pelo a Aker
Modelando kilikis
Kilikis para pintar
Erraldoiak guk geuk egin genituen, Iruñeko erraldoiak erreferentzia gisa hartuta.

Zurezko lana San Pedroko lanbide tailerrak egin zuen, Xabi Ganuza arduratu zen modelatze lanez (buruak eta eskuak), konpartsako kide batzuk lagunduta, eta jantziak Txantreako jostun Tere Aroz andrearen tailerrean egin ziren.

Lehenbiziko ateraldian erraldoiek 62 eta 70 kilo bitarteko pisua zeukaten. Zenbait aldaketa egin ondoren, zertxobait arintzea lortu dugu, baina betiere haien esentzia aldatu gabe.

Hasierako aurrekontua 405.000 pezetetakoa zen. Aurrekontu hau garestitu zen eta, azkenean, 800.000 pezeta baino gehiago balio izan zuten.

Gigantes para pintar
Presentación de Comparsa
Presentación de Comparsa
1984ko apirilaren 29an, eguerdiko hamabietan, gure konpartsa agertu zen lehenbizikoz auzoaren aurrean, Félix enparantzan.

Aurkezpen ekitaldira etorri ziren Iruñeko Udaleko Kultura Saileko buru Carrillo jauna, auzoko zinegotzi M.ª Asun Apesteguía andrea, Virgen del Camino ikastetxeko zuzendaria, Iruñeko Erraldoien Konpartsako arduradun Apeztegia jauna eta Iruñeko Gaiteroak.

Urte gutxiren buruan konpartsen kopurua biderkatu zen eta jada existitzen baina ateratzen ez ziren konpartsa batzuk ere hasi ziren ateraldiak egiten. Dantzen bilakaera ikaragarria izan da ere. 80ko hamarkadan dantzak oso sinpleak ziren, eta gaur egun zoragarria da erraldoiekin dantzatzen diren koreografiak eta erritmoak ikustea.

Lehenbiziko urteetan ateraldi asko egin genituen, garai horietan konpartsa gutxi baitzeuden. Zangozako konpartsa eta gurea ziren maiztasunarekin ateratzen ziren bakarrak.

Presentación de Jai Herrikoiak
Jai Herrikoiak por primera vez en interior
Jai Herrikoiak en Auditorio de Barañain
Jai Herrikoiak en Baluarte
Jai Herrikoiak de jira
Estreno de Jaialdia
1984tik hona urte asko igaro dira. Urte hauetan Euskal Herri osotik egon gara.

Ibili gara eta egon gara, baita ere, Katalunian, Aragoin, Burgosen, Logroñon, Asturiasen, etab… Guztira, ehun herri baino gehiago bisitatu ditugu, seiehun ateraldi baino gehiagotan. 150 pertsona inguru izan dira gure konpartsako kide.

Hasieran oso erritmo motelarekin dantzatzen genuen eta koreografia bakarra genuen. Orain zenbait jaialdi ere egin dugu eta gure gorengo maila Iruñeko zezen plazan eman genuen “Jai Herrikoiak” izeneko ikuskizuna eskaini genuen egunean. Ikuskizun hau bai eta geroago ateratako "Jaialdia" ikuskizunak Muthiko Alaiak peñako dantzari eta fanfarrearekin lankidetzan egin genituen. Harreman hori mantendu dugu gaur egun arte ikuskizunak eskenatoki ezberdinetara eramanez eta auzoko jaietako erraldoien agurran parte hartuz.

Gure dantza errepertorioa anitza da: balsak, jotak, polkak… Larrain Dantza ere dantzatzen dugu, oso-osorik. Honetan, konpartsako pertsonaia guztiak hartzen dute parte.

“Jai Herrikoiak” izeneko ikuskizuna pertsona askoren lanaren ondoriozko gorengo unea izan zen. Urteak pasa urteak etorri jende askok lagundu du gure konpartsaren kalitatea hobetzen: gaiteroak, txistulariak, erraldoi-eramaileak, familiak, haurrak…

Modelado de Amagoia
Pintado de Garcia
Gigantes txikis semi acabados
Modelado de Eudon
Dando poliester al molde de Eudon
Lijando cuerpo de Eudon
Gure erraldoi txikiei kapitulu bereizi bat eskaini nahi izan diegu. Konpartsa txikia 1992. urtean sortu zen

onpartsa handiaren kide batzuk egin zuten, Axular ikastolarekin lankidetzan. Jantziak Axular ikastolako zenbait amak egin zituzten.

Konpartsa handiarekin ireki genuen bidea jarraituta, konpartsa txikiaren pertsonaiak Navarro Villosladak idatzitako “Amaia y los Vascos en el siglo VIII” liburutik atera genituen: Garzia Ximenez, Amaia, Teodosio de Goñi eta Amagoia.

2017. urtean bi pertsonai berri sortu genituen: Butroigo Amaia eta Eudon. Biak beste pertsonaiak bezala, historio berdinetik ateratak dira. Hauekin Konpartsa, gaur egun ezagutzen dugun bezala osatu genuen.

Erraldoi txikiek berezko koreografiak dituzte eta, batzuetan, Larrain Dantzan kasu, konpartsa handiarekin batera dantzatzen dute.

Primera colaboración con Ene Kantak en Gayarre
Espectáculo Oneka Marrazoa
Donostia Capital Cultural Europea 2016
Espectáculo Astonauta
Espectáculo Satorjator
Actuación en el BEC
Gaur egun, Konpartsa proiektu berri dezberdinetan dago murgilduta eta beste taldeekin lankidetzan ere badago, Ene Kantak taldea kasu.

Gure taldea 2014. urtean hasi zen hauekin lankidetzan. Urriaren 15ean Gayarre antzokian, gure lehenengo emanaldia Euskalerria Irratia proiektuarentzat dirua lortzeko helburuarekin eskeini genuen, Oneka Marrazoa ikuskizunarekin, hain zuzen ere. Geroztik, eskenatoki pilo partekatu ditugu: Donostiko Victoria Eugenia, Bilboko Campos Eliseos, Arriaga eta Euskalduna, Iruñeko Baluarte eta Gayarre, Barakaldoko antzokia edo Barañaingo Auditorioa. Bestetik eskenatoki handiak ere bisitatu ditugu, Gazteizko Mendizorrotza zein Buesa Arena, Iruñeko Navarra Arena, Donostiako Anoeta edo Bizkaiko BEC.

Ekitaldi berezietan ere parte hartu genuen, ala nola, Donostia Europako Kultur Hiriburua 2016 ospakizunean edo eta San Mames futbol zelaiaren 125. urteurrenean.

2019tik 2021era Piripi Ene Kantak taldeko ETB3rako telesaila euskaldunean parte hartu zuen lehendabiziko bi denboraldietan. Bera zen telesailaren barnean zegoen Erraldoien Txokoa sekzioa bideratzen zuena. Bertan, aste bakoitzeko erraldoi ezberdin bat aurkezten zuen.

Momentu honetan Ene Kantak taldearen aro berri bat hasi da eta gu bide berri honetan laguntzen dugu formato ezberdineko emaldietan parte hartuz, hala nola Dantzan saioa edo eta formato honi kalejira gehituz. Dantzan saioa Ene Kantak taldeko abesti  ezagunez osatutako ordu bateko kontzertua da. Gure aldetik, erraldoiak, kilikiak eta sorgiñak hainbat abestitan parte hartzen dugu dantzan, ikuskizunari gure esentzia gehituz.

 

1
2
3
4
5
6
En 2024 comienza una nueva etapa: Un nuevo espectáculo acompañado de un universo completo en torno a la mitología.

Konpartsaren 40. urteurrena dela eta. 2024. urtean taldeak ikuskizun berria estreinatu zuen: AMALURRA. Antsezlana, ospakizun ekitaldiei amaiera emateaz aparte, taldearen historian aro berri bat suposatu zuen.

Pertsonai berriak iritsi ziren, hala nola, Galtzagorriak, Sorgiñak, Gaueko, Inguma eta Amalurra mitologiari dagokionez eta Inkisidoreak edo bi herritar xelebre ikuskizunean gizakien papera ordezkatzen dutena.

Pertsonai guztiak Mintxo Ilundainek (Konpartsako margolaria), Blas Subizak, Natxo Subizak eta Jorge Milagrok ( taldeko kideak) eta Fermin Teruelek (Gaur egungo Konpartsako jostuna) sortuak dira.

Pertsonai guzti hauek momenturako sortutako musikarekin eta atrezoarekin batera unibertso oso bat osatzen dute. Musika Josu Hervitiren estudioan grabatu egin zen eta Angel Unzu, Ainara Franchez, Asier Capon eta musikaren konpositorea den Julen Leuzak parte hartu zuten. Orkesta soinuez Gorka Pastor (Zetak) arduratu egin zen. 

Abestien letrak auzoko bertsolaria den Endika Legarrak sortu zituen eta Mikel Gorraizek eta Jokin Barriolak (Burutik), Maitane Gamazok (Mirari), Saioa Urrak (Zazu), Claudia Rodriguezek (Goxua´n Salsa) eta Iker Huitzik (Demode Quartet) grabatu zituzten. 

Pertsonai batzuen ahotsetan ere Reyes Ilintzeta (Euskalerria Irratiko kasetari ohia) eta Birjiñe Albira (Gure zuzendari artistikoa) parte hartu zuten.

Atrezzoa Iñigo Martiartuk eta Erkuden Txokarrok sortu zuten. Biak Txantreako auzokideak.

Koreografiak eta antzezlanean ateratzen diren animaliak, nola ez,  auzolanean sortu ziren

Proiektu berri honen gidoia Birjiñe Albirak eta Julen Aldazek sortu zuten eta taldea orain arte ezezaguna zen mundu batera bideratzen du, antzerkiaren mundura. Leku ezberdinetan aurkeztu nahi dugun antzezlan musikala.