AZPEITIA, DIEZ AÑOS DE HISTORIA

AZPEITIA, HAMAR URTEKO HISTORIA

21|07|2017 ·

Hamar urte pasa dira jada Tartalo, Sorgiñe, Basajaun eta Mari Azpeitiako herria lehenengo aldiz bisitatu zutenetik. 2008. Urtean deitu ziguten lehenengo aldiz umeen egunean antolatzen den erraldoi topaketan parte hartzeko gonbitea luzatuz.

Zein izan zen gure sorpresa bertan egonda? Kaleak alaitzeaz aparte dantza lehiaketa bat antolatzen zuten bertaratzen ziren konpartsen artean. Basajaun dantzarekin parte hartu genuen. Hori izan zen gure lehengo esperientzia.

Hortik aurrera urtero bueltatu gara gaur arte eta dantza asko aurkeztu ditugu gero gure errepertorioan mantendu ditugunak, Basajaun, Japi, Pajarico eta Sorgiñe kasu.

Momentu eta bizipen ezberdinak bizi izan ditugu ere; urduritasuna, poztasuna, alaitasuna, bai eta momento bereziak bizi izan ditugu ere. 2015ean adibidez, gure konpartsa txikiaren 25. Urteurrenari hasiera emateko lehiaketan “Auzolan” dantza eskeini genuen. Zortzi erraldoien koreografia bateratua izan zen honakoa (konparsa txikian 4 erraldoi besterik ez genituenean) eta lan handia eta gero irabazle gelditu ginen.

Lehiaketaz aparte, Azpeitiara beti oso gustora joaten gara dantzatzera, kaleetan zehar giro ezin hobea sortzen bait da eta egun ederra pasatzen baitugu urtero.

Ezin ditugu ahaztu erraldoi topaketa honen harira egin ditugun harremanak, Donostiako Irrintzi konpartsa eta Bergarako Konpartsa kasu, azken honekin Molins de Rey herrira elkarrekin bidaia egin genuelarik.

Aurten ere bertan ibiliko gara eta lehiaketan parte hartuko dugu “Profe” dantza eskeiniz.

KONPARTSATIK BESARKADA HANDI BAT ETA ESKERRIK BEROENAK AZPEITIAKO HERRIARI GUREKIN URTERO KONTATZEAGATIK