LA DANZA Y LA MITOLOGIA INUNDARON DE MAGIA BALUARTE

DANTZAK ETA MITOLOGIAK BALUARTE MAGIAZ BETE ZUTEN

28|06|2016 ·

Ekainak 26, igandearekin Muthiko Alaiak Dantza Taldea eta Txantreako Konpartsa berriz ere  Jai Herrikoiak ikuskizuna Baluarteko Auditorioan taularatzeko batu ziren . Ikaragarrizko prestaketa lanak eta gero (entseguak, konponketa lanak, sarreren salmentak, publizitatea, materialaren prestaketa, elkarrizketak bai telebistan bai eta irratian ere...) bi taldeetako kideen eta publikoaren artean aktuazioa ikaragarrizko ikuskizunean bihurtzea lortu zuten. Guztion artean, Iruñerrian, "JAI HERRIKOIAK" ikuskizunari agur esan zioten.

JAI HERRIKOIAK 2010. urtean Iruñeko Zezen Plazan estreinatu zen, ekainak 26 hain zuzen ere, Iruñeko Peñen Eguna zela eta.Bertan 5.000 pertsona inguru batzea lortu zen eta euria zela eta ez zela, azkenean gau magikoa antolatzea lortu zen.

Lau urte geroago, 2014. urtean, ikuskizuna berrezkuratzea planteatu zen eta aurrera atera zen proiektua. Moldaketa batzuk egin eta gero eta antzerki eta dantza momentu berriak sartu eta gero, Barañaingo Auditorioan taularatu zen azaroaren 8an. 600 pertsona inguru batzea lortu zen

Sarrerak agortuak eta jende asko sarrerarik gabe gelditu zela ikusirik beste bi saio egitea erabaki zen eta 2015. urteko otsailaren 22an JAI HERRIKOIAK Barañaingo Auditoriora bueltatu egin zen. Bi saioen artean 1200 pertsona inguru batzea lortu zen.

Oraingoan, 2016. urtean, Baluarteko aukera aurkeztu zen eta ikuskizuna agurtzeko aukera polita zela iruditu zitzaien partaideei. Berriz ere 600 pertsona inguru batzea lortu zen eta sorginak modu ezin hobean agurtu ziren. 

Bai Dantza Taldeak bai Konpartsak Iruñeko Udalaren laguntza eskertu zuten ikuskizuna Baluarten egiteko emandako aukerarengatik bai eta Iruñeko Peñen Federazioari ere haien San Fermin aurreko aste kulturalaren programan sartzeagatik ere, eta nola ez ikuskizunaren parte izatera urbildu zen publiko guztari bihotz bihotzez eskertu zuten.

Azkenik Unsain enpresari eskerrik onena eman nahi diote bere nabea entsaiatzeko uzteagatik.