25 AÑOS DE RELEVO

ERRELEBOAK 25 URTE BETETZEN DITU

24|03|2016 ·

Konpartsa txikia sortu zenetik 25 urte pasa dira jada. Garzia Ximenez, Amaia, Teodosio Goñikoa eta Amagoia 1992ko auzoko jaietan agertu ziren lehenbizikoz, eta haiek dantzarazten zutenek amets egiten zuten egunen batean konpartsa handiko kideak izatera helduko zirela.

Axular ikastolako gurasoak funtsezkoak izan ziren proiektu hau aurrera eramaten. Irudiak Julián Lizarraga auzokideak modelatu zituen, poliester lanaz oraingo konpartsako presidente Blas Subiza arduratu zen, Mintxo Ilundainek margotu zituen (oraindik ere Konpartsako irudiak margotzen jarraitzen du) eta ikastolako ama talde batek jantziak moztu eta josi egin zituen.

Axular ikastola desagertu zen, eta bere ordez Bernat Etxepare ikastetxea sortu, Axular Ikastola eta Arturo Kanpion ikastetxeak elkartzearen ondoriozkoa. Horrenbestez, hasierako garaietan Axular Txantrea izenarekin ezagutzen bazitzaion ere, gaur egun Txantreako Konpartsaren barnean dago ofizialki inskribatuta, eta Txantreako Erraldoi Txikien Konpartsa da bere izena.

Aunitz mutiko eta neska dantzarazi dituzte, betiere José Antonio Romeo “Tximis” –lehenbizi- eta Julen Aldaz –gero- monitoreen gainbegiradapean. Hondar urteotan Ioritz Tollar, Urko Milagro eta Julen Esparza konpartsakideen laguntza izan dute.

Konpartsa txikiaren pertsonaiak Navarro Villoslada idazlearen “Amaia y los vascos en el siglo VIII” liburutik aterata dira.

Urte honetan zehar, urteurrena ospatze aldera, jarduera ugari eginen ditugu. Ospakizun honen harira, eskerrak eman nahi dizkiegu modu batez edo bestez konpartsa txikia lagundu duten familia guztiei eta, bere kemena eta esfortzua eskainita, gurekin egon diren neska eta mutiko guztiei. Haiek gabe ez ginateke 25 urte betetzera helduko.

Gure ibilbide luze honetan Euskal Herriko toki askotan eskaini ditugu emanaldiak, eta baita Euskal Herritik kanpo ere, Lleidan eta Gironan kasu. Gurea da Euskal Herriko bigarren konpartsarik zaharrena, Tafallako ikastolakoaren atzetik (hau ere auzoko bizilagunek egina).

Irudi hauekin bizi eta gozatu izan duguna, eta hemendik aurrera gozaraziko duguna ere, zuei, konpartsa txikiko antzinako kideei esker izan da, zuen onena eman baituzue.

ESKERRIK ASKO. GORA GURE KONPARTSA TXIKIA. ZORIONAK ETA AUNITZ URTEZ