KONPARTSA ENE KANTAK TALDEAREKIN HEGO EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK BISITATU DITU
Konpartsa berriz ere Ene Kantak taldearekin bat egin du bere ikuskizun berria aurkezten. Abenduan Donostia, Iruña eta Bilbo bisitatu genituen eta urtarrilean, berriz, Gazteiz. Lau irteera magiaz beteak ilusio handiz eta poztasunez egin ditugunak.
Tartalo, Sorgiñe, Basajaun eta Mari Eneko eta Nerearekin elkartu ziren eta elkarrekin Kilikon Astonautarekin eta Okene estraterrestrearekin elkartu ziren guztiak dantzatuz eta abestuz.
Lau ikuskizunetan ikaragarrizko publikoarekin topatu ginen. Victoria Eugenian (Donostin) 1200 pertsona inguru, Baluarten (Iruñan) 1700 pertsona inguru, Campos Eliseos auditorioan (Bilbon) 1600 pertsona inguru bi ikuskizunak batuz eta azkenik Mendizorrotza polikiroldegian (Gazteizen) 2400 pertsona inguru. Ikaragarrizko esperientzia.
Cotilla, Japi, Profe eta Piripi, erraldoiekin batera oso gustora ibili dira euskararen aldeko proiektu polit hau bultzatuz.
GORA EUSKARA! ESKERRIK ASKO ENE KANTAK TALDEA