KONPARTSA ERE EUSKARAREN ALDE
Bere 25. Urteurrena dela eta Txantreako KORRIKAren komisioa Konpartsa txikiak ibilbiearen zatitxo batean lekukoa eramateko proposamena luzatu dio Konpartsari.
Konpartsa poztasun eta ilusio handiz hartu du berria, eta bertan egonen da euskararen alde korrika egiteko prest.
Martxoak 25ean ere, gure pertsonai guztiak auzoan antolatu den KORRIKA festan parte hartuko dute. 11:30etan AUZOTEGI KULTUR ETXETIK irtengo gara eta hurrengo ibilbidea eginen dugu: Lesaka, Etxarri Aranaz, Esprontzeda zehar kalea, Oibar, Ezkaba, Ezkaba plaza (Deskantsoa), Urrutia, Zizurko Zendea, Ororbia eta Arriurdiñeta plaza.
Konpartsatik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu auzoari eta konkretuki KORRIKA komisioari Konpartsa txikiaz oroitzeagatik eta kriston pribilegioa gure talde txikiari emateagatik.
ESKERRIK ASKO