KONPARTSA ETA ENE KANTAK TALDEA BERRIZ ELKARREKIN EUSKARAREN ALDE
Urte berriarekin, Konpartsa berriz Ene Kantak taldearekin batera egonen da eta beti bezala helburu batekin: Euskarari bultzada ematea.
Kilikiak eta Erraldoi handiak ikuskizunean parte hartuko dute, aurten Korrontzi taldearen abesti polit baten musikapean eta Konpartsarekin batera auzoko dantzariak ere egonen dira, gaur egun arte Kaskallueta Dantza Taldean egon izan direnak hain zuzen ere: Maider eta Miren.
Iriburu bakoitzean bi saio eskeiniko dira. Bilbon, urtarrilaren 2an izanen dira, Campos Eliseos antzokian hain zuzen ere. Urtarrilaren 4ean, berriz, Iruñeako Gayarren eskeiniko dituzte saioak, eta azkenik urtarrilaren 21ean Donostiako Victoria Eugenia antzokian egonen dira dantzan.
Cotilla, Piripi, Japi eta Profe irrikitan daude. Eta zuek?
Gutxi falta da baina bitartean URTE BERRI ON