LA COMPARSA CON EUSKARALDIA

KONPARTSA EUSKARALDIAREKIN BAT

21|11|2018 ·

Euskaraldia iristear dago. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra izanen da, azken eguna euskararen egun internazioanalarekin eta Nafarroako Egunarekin kointzidituz. Euskaraldia euskararen erabilera bultzatzeko dinamika da eta euskal herri osoan jarriko da martxan. Bertan Belarriprest eta ahobizi figurak hartzen dute parte. Ahobiziak euskaraz komunikatzeko abilezia dutenak izanen dira eta Belarriprestak naiz eta euskaraz hitz egin ez jakin ulertzeko gai direnak izanen dira. Dinamika hamaika egunez iraun arren helburua urte osoan zehar mantentzea da.

Konpartsa beti gure kulturaren alde arituko da, kasu honetan, gure hizkuntzaren alde, euskararen alde. Ez dakizue zeinen polita den zuek euskaraz hitz egiten ikustea. Piripi konpartsaren izenean auzoko hamaikakoan parte hartu zuen belarriprest moduan.

Oraindik apuntatu ez bazara pasa Auzotegi Kultur Etxetik edo eta auzoko liburutegitik apuntatzera eta parte hartu euskararen festan.