LA COMPARSA VIAJARÁ POR EL SUR DE EUSKAL HERRIA DURANTE EL VERANO

KONPARTSA HEGO EUSKAL HERRIKO LURRALDEETATIK IBILIKO DA UDAN ZEHAR

30|06|2017 ·

Atzo, ekainak 29, Tartalo, Sorgiñe, Basajaun eta Mari Bizkaiko Sopela herrian haritu ziren urtero bezala. Zortzigarren urtea izan zen Sopelako lagunekin elkartzen ginela. Eguraldi kaxkar xamarra bainan azkenean errespetatu zuen.

Udaletxe plazatik atera eta txistulari bandaren atzetik korporazioa lagundu genuen elizaraino gure gaitariekin batera, atzetik herriko trikitilari taldea genuelarik. Meza eta gero eta Sopelako dantzariak sokadantza eskeini eta gero udaletxe plazara bueltatu ginen dantza taldearen emanaldiari hasiera emateko. Urtero bezala placer bat bertan dantzatu eta disfrutatu izana.

Orain Sanferminak datozte eta Konpartsa deskantso txiki bat hartzeko probestuko du baina vuelta uztailan Gipuzkoako Azpeitia herrira joanen gara urtero bezala Aurten uztailaren 23an izanen da. Kalejiran aterako gara beste hainbat herrialdeetako konpartsekin batera eta ondoren erraldoien dantza lehiaketan parte hartuko dugu.

Ez da izanen azkenengo irteera uztailari dagokionez. Gazteizera joanen gara haien konpartsaren urteurrenean parte hartzera. Uztailaren 30ean izanen da ekitaldia.

Abuztuan berriz, Nafarroako bi herri izanen ditugu agendan. Urtero bezala Agoitzeko lagunekin elkartuko gara abuztuaren 13an eta 19an berriz Burlatako lagunen urteurrena ozpatzera joanen gara.

Badakizue beraz, gure pertsonai bereziekin elkartu nahi baldin baduzu, zatoz gurekin ekitaldi hauetan disfrutatzera!