LA COMPARSA Y GAITEROS PAMPLONA JUNTOS EN LA FIESTA DE CALDEREROS Y CALDERERAS

KONPARTSA IRUÑEKO GAITEROEKIN BAT KAUTEROEN JAIAN

13|02|2018 ·

Txantreako Konpartsa lehenengo aldiz Kauteroen jaian parte hartu zuen Iruñeko Gaiteroei lagunduz. Haien erraldoiak diren Lancelot eta Doña Graciosa atera zituzten kalera.

Naiz eta eguraldi kaxkarra egin, plangintzaren zati bat aurrera ateratzea lortu zuten eta Nabarreriatik hasi eta gero udaletxe plazara iritsi ziren dantza eta dantza Iruña Taldeko zaldikoekin elkartzeko asmoz. Bertan bi taldeek haien dantzak eskeini eta gero Santo Domingoko merkatura abiatu ziren elkarrekin bertako merkatariei, oikoa den bezala, bisita egiteko gogoz. Bukatzeko nabarreriara bueltatu ziren eta bertan azkenengo dantzak eskeini eta gero erraldoiak agurtzeko garaia iritsi zen.

Oso gustora egon ziren konpartsakide txantrearrak iruñeko kaleei suzko bengalekin batera, dantza ezberdinak erakusten zituzten bitartean, Iruñeko gaiteroen musikak lagundurik, Alde Zaharreko kaleei argia, musika eta alaitasuna eskeintzen.

PLAZER BAT IZAN ZEN. HURRENGO BAT ARTE IRUÑEAKO GAITEROAK