LA COMPARSA PARTICIPÓ EN EL PROYECTO DE KULTURBUS JUNTO CON LOS AMIGOS Y AMIGAS DE MUTHIKO ALAIAK

KONPARTSA MUTHIKO ALAIAK DANTZA TALDEKO LAGUNEKIN BATERA KULTURBUS PROIEKTUAN PARTE HARTU ZUEN

21|06|2016 ·

Ekainak 16 ostegunarekin, bai erraldoi txikiak bai Piripi eta Cotillak Kulturbus proektuan parte hartu zuten Txantreako gaitariekin eta Muthiko Alaiak Dantza Taldearekin batera.

Kulturbus proiektua, Barañaingo Auditorioa, Baluarte Auditorioa, Gayarre Antzokia eta Uharteko “Centro Contemporaneo” delakoa, haien istalakuntzetan antolatutako ikuskizunak bultzatzeko kanpaina da non autobusean ikuskizun bakoitzeko elementuak sartzen diren.

Gure kasuan, erraldoi txikiak Sarasate pasealekuan eta Merindades plazan egon ziren dantzan autobusa iristerakoan. Geltoki bakoitzean pertsonai ezberdinak sartu ziren eta ibilbidea alaitzen egon ziren. Bertan Betisa sorgiña eta Sorgin Nagusia egon ziren ikuskizunaz hitz egiten, haien lagunak diren gainontzeko sorgiñak bihurrikeriak egiten zituzten bitartean. Dantzariak eta gaitariak ere egon ziren musika jotzen eta dantzatzen, eta Piripi eta Cotilla Merindadeseko plazan euripean korrika agertu ziren autobusa hartzeko asmoz.

Horrela pasa zuten arratsaldea gure lagunak, eta orain ekainak 26 igandea gerturatzen ari dela, entsaiatzen dabiltzate egunero, “JAI HERRIKOIAK” Iruñerrian antzeztuko den azkenengo aldia izanen bait da eta modu ikaragarrian agurtuko dute.