KONPARTSAK IKUSKIZUN BERRIA ESTREINATUKO DU ERRALDOI TXIKIEN 25. URTEURRENA DELA ETA
Gure Cotilla maitea izugarrizko gala prestatu du otsailaren 12rako erraldoi txikien 25. Urtebetetzea ozpatzeko.
Horretarako gonbidatu asko pasako dira oholtzaren gainetik, haien artean, nola ez, Muthiko Alaiak Dantza Taldeko lagunak.
Musika Iparfolk Taldeko lagunak jarriko dute Txantreako gaitariekin batera. Baina ez dira musikari bakarrak izango. Urko Milagro Kantautorea eta Trikidantz taldeko Arkaitz eta Leire egonen dira ere.
Gainera, Cotillak ikuskizunean zehar Iruñeko Erraldoi eta Kilikien Konpartsaren lagun min baten berri izanen du.
Gidoilariak, oraingoan Birjinia Albira eta Julen Aldaz konpartsako kideak dira. Argi, soinu eta zuzeneko ahotsak osatutako ikuskizun ikaragarria izanen da. Orain arte konpartsak egin ez dituen dantzak etb… Galduko duzu?
Ikuskizuna bi saiotan eginen da. Bata goizeko 12:00etan eta beste arratsaldeko 18:00etan. Sarrerak urtarrilaren 3an jarriko dira salmentan 9 eurotan. Zure sarrerak eskuratzeko Barañaingo Auditorioko lehiatiletan, interneten bidez eta AUZOTEGI KULTUR ETXEAn astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:00etatik 21:30etara.