KONPARTSAK OMENALDIA EGIN ZIEN ERRALDOI TXIKIEN TALDEAREN SORTZAILEEI
Aurtengo jaiak amaitzeko ikuskizuna hasi aurretik Konpartsak, erraldoi txikien 25. urteurrena dela eta, taldean egon ziren lehenengo 25 haurrei, erraldoiak sortzen egon zirenei eta lehenengo begiraleari homenaldia egitea pentsatu zuen.
Konpartsa Txikia 1992. urtean sortu zen Axular ikastolako gurasoen laguntzarekin. Julian Lizarraga (Buztina eta igeltsu lanekin), Blas Subiza (poliesterreko lanekin) eta Mintxo Ilundain (margoketa lanekin) bai eta guraso talde batek (arropak josteko lanekin) ahalbidetu zuten proiektua. Jose Antonio Romeo "Tximis" izan zen taldea gidatu zuena urte askotan zehar eta 25 haurrekin hasi zuen bere lana.
Mikel San Juan, Fermin Vierge, Gorka Calvo, Urko Usunariz, Xabier Aquerreta, Itziar Castillo, Lydia Lizarraga, Nerea Martinez, Joseba Orduña, Gurutze Jimeno, Iker Pellicer, Alaitz Ilundain, Andrea Martinez, Nekane Zubikoa, Amaia Goñi, Nerea Amatriain, Koldo Zabalza, Saioa Zabalza, Josu Fernandez, Maite Goñi, Maite Arana, Eneko Colmenero, David Orkoien, Amaia Sanz eta Zuriñe Olaiz izan ziren omenaldia jaso zutenak.
Gaur egun taldean dauden dantzariak izan ziren zapia jarri zietenak eta ondoren Julen Aldaz, gaur egungo taldearen begiralea, izan zen dantzatu ziena.
Konpartsak pasaden urtean ospakizunen urtea berotze aldera, auzo ezberdinetako konpartsa txiki guztiekin erraldoi txiki topaketa bat antolatu zuen eta aurten, ekitaldi honekin urteurrenaren ekitaldiei hasiera eman nahi izan diote. Urtean zehar ekitaldi gehiago egiteko ideia dute baina oraindik ez dute kaleratu nahi izan.