EL PUEBLO DE UNDIANO HOMENAJEÓ A LA COMPARSA

UNDIOKO HERRIA KONPARTSA OMENDU ZUEN

26|10|2017 ·

Urtero bezala, Konpartsa handia Undioko jaietan egon zen kaleak alaitzen, aurten, herriko Konpartsa Txiki berria laguntzen.

1999. urtea izan zen Konpartsa Undio bisitatu zuen lehenengo aldia. 18 urte pasa dira geroztik. Gure pertsonaiek nola gutxinaka gutxinaka herria joan den aldatzen ikusi dute eta aurtengo jaietan, herriko jendeak auzolanean sortutako erraldoi txiki berriak ezagutu zituzten.

Ez zen izan eguneko sorpresa bakarra. Kalejira bukatuta, frontoiko plazan dantzatu baino lehen, Konpartsa Undioko erraldoi txikien proiektua aurrera eraman duten pertsonekin batera omendua izan zen.

Blas Subiza konpartsakidea izan zen Kontsejuko oparia Konpartsaren izenean hartu zuena.