FERMIN TERUEL, MARIREN JANTZI BERRIAREN SORTZAILEA BAINO GEHIO
Aurtengo auzoko jaietan, auzokide eta lagun guztien ikuspuntutik, berrikuntza nabarmen bat somatu zen. Konpartsak Fermin Teruelek egindako Mariren jantzi berria aurkeztu zuen. Honetan bi gauza garrantzitsu betetzen ziren: Alde batetik, orain arteko estetika mantentzea eta bestetik, jantziaren elementuak hobetu eta ikusgarriagoak egin erraldoiaren eta pertsonaiaren sinbologia goraipatuz.
Mari, Euskal Herriko jainkosa., zeruak suzko gurdi batean zeharkatzen dituena. Bere garaian zintzilikario bat zeraman. Gaur egun berrezkuratu diogu jantzi berrian. Ez edozein zintzilikario moduan. Honetan suzko medailoi bat jantzi diogu bere gurdiaren sinbolo moduan. Medailoia Konpartsako kide baten amatxo den Monikak egin du.
Esan bezala, Marik jantzia estreinatu du baina ez da Fermin Teruelek egindako lan bakarra izan. Alde batetik, bi akerrak ere blusa berriak estreinatu dituzte gure taldeko logo berrituarekin (Joseba de Miguelek eguneratua); Bestetik, Eudon eta Putroiko Amaiaren (erraldoi txikiak) gonak konpondu ditu; eta azkenik, azken momentuko susto bat eta gero, egun batetik bestera, Sorgiñeren gona konpondu zuen ere. Mila esker bihotzez.
Ez dira berrikuntza bakarrak izan. Japik ere bere gerriko berria estreinatu du, Ezpela tailerrean eginda. Gerrikoan bere garaian zeraman txapa berrezkuratu du. Txapa horretan, egungo Iruñeko Udalaren logoa zeraman. Gaur egun, Iruñeko Udalaren lehendabiziko logoa darama.