KONPARTSA AUZOAREKIN ELKARTUKO DA BERRIZ ERE ETA KALEAN
Abenduaren 10, 11 eta 12 Txantreako Jai Txikiak izanen dira. 2 urte, tradizionalki izan den moduan, kalean dantzan ibili ahal izan gabe, bueltatuko gara eta izugarrizko gogoekin gainera. Bueltan dira kalejirak, baltsak, kilikien aurrean laisterketak, txikien irrifarrak. Azken hauek, askok ez dute oraindik auzokide altuenak ezagutzeko aukerarik izan.
Aurten, ostiralean kalera aterako gara jaiei hasiera emango dien txupinazoan presente egoteko, zuziria Brif Braf Bruf taldeko txikiek botako dutelarik. Bertan auzokideek gehien espero duen jaiak hasiko dira: kalekoak, guztion artean antolatzen ditugunak, auzotik eta auzoarentzat direnak.
Larunbatean, berriz ere, gure kross maitearen irteera ikustera joanen gara. Gure korrikalari maiteak ikustera hain zuzen ere, auzoan izugarrizko kirolariak baititugu.
Igandean berriz, aurtengo berrikuntza moduan, auzoko kale eta plazak bisitatuko ditugu txantra plazan animatzen diren auzokide guztiekin batera larraindantza dantzatzen amaituz.
Laister informazio gehio.
GORA TXANTREAKO JAI TXIKIAK, GORA JAI BATZORDEA eta GORA AUZOA