Satorjator eta Piripiren lagunak

KONPARTSA ENE KANTAK TALDEAREKIN ELKARLANEAN EUSKAL HERRIKO HIRUBURUETARA BUELTATUKO DA

23|10|2019 ·

Konpartsa urtarrilean, azkenengo urteetan bezala, ENE KANTAK taldearekin Euskal Herriko hiriburuetara joanen da.

Bilboko Campos Eliseos antzokian, Donostiako Victoria Eugenia antzokian eta Iruñeko Gayarre antzokian “SATORJATOR ETA PIRIPIREN LAGUNAK LURRAREN BIHOTZERA” ikuskizuna taularatuko dute. Gazteizen eta Iparralden, oraingoz ezinezkoa izan da tokia aurkitzea.

Oraingoan,  “SATORJATOR” ikuskizunaren barruan, aurreko ikuskizunekin konparaturik, erraldoiek eta kilikiek garrantzi handiagoa izanen dute ikuskizun osoan zehar, hainbat dantza eskeiniz.

Beste aldetik, Piripik antzerkiaren barnean ibiliko da saltzeatzen. 80 minutuko ikuskizuna izanen da non euskara izanen da protagonista, aurrekoetan bezala, oinarrizko baloreak ahaztu gabe.

Satorjator ikuskizunean Eneko eta Nerea bidai magiko berri batean murgilduko dira. Oraingoan ez dira bakarrik egongo. Piripi eta bere lagunen laguntza izanen dute.  Hauek lur planetaren bihotzera joanen dira. Lur azpian aitatxik emandako mapa bati esker, altxor magiko bat bilatuko dute eta bertan lagun berriak eta aspaldiko bat topatuko dute.

Beldurrari eta hango abenturei aurre egingo diete abesten eta dantzan. Gainera mugikorrekin ematen dugun gehiegizko denborari, hausnarketa egingo diete gailu horien fundamentuzko erabilera bultzatuz eta jolasteko galtzen dugun orduak kritikatuz. Irriz eta musikaz betetako antzerkia da.

Sarrerak, azkar saltzen ari dira. Oraindik zure sarrera gabe? Zeren esperoan zaude? Gure webgunearen bitartez ere eskuratu ditzakezu.

https://www.txantreakokonpartsa.org/eu/satorjator-eta-piripiren-lagunak-lurraren-bihotzera