KONPARTSAK BERE WEBGUNE BERRIA ESTREINATU DU
Konpartsak bere web gune berria kaleratu du. Hau Tantatic empresak sortu eta diseinatu du eta Joseba de Miguel-en ilustrazioez apainduta dago, aurreko bertsioan bezala. Tantatic enpresak aurrekoaren irudia eguneratu eta berriztatu du aurreko osagai garrantzitsuenak mantenduz eta beste berri batzuk gehituz.
Orrialde nagusian taldearen aurkezpena, ikuskizun eta irteeren informazioa, berriak eta Konpartsaren produktuen katalogoa ikusiko duzue.
Berrikuntza moduan, ikuskizunen atalean, saio ezberdinen sarrera salmenten plataformetara zuzenean helarazten dizun botoia dauka. Bertatik, ikuslegoak, bere sarrerak eskuratzeko aukera izanen du. Beste aldetik, mugikorretan ikusiko den formatoa, simpleagoa da, modu honetan informazio guztia errazago ikus dadin.
Esan bezala atal garrantzitsuenak mantentzen dira, hau da, Konpartsaren historia, emanaldien historikoa, pertsonaien informazioa, argazkiak eta bideoak...
Beste berrikuntza txiki bat, historiaren atalean, erraldoien sorkuntzaren argazkiak kaleratzearena izan da, ez baitugu ahazten gure konpartsa auzolanean sortu izan zela eta hori dela gure ezaugarri garrantzitsuenetarikoa.
Azkenik, auzoko festen inguruko atala egonen da eta, aurreko webgunean bezala, bertan, Konpartsaren agurra, festen egitaraua, erraldoi topaketaren informazioa, ibilbideak eta azken egunean egiten den ikuskizunaren informazioa topatuko duzue. Atal hau, soilik jai txikietan eta jai handietan aktibo egonen da.
Espero dugu ikuslegoaren gustokoa izatea.