JAI BATZORDE MEZUA

KONPARTSAK JAI BATZORDEAK ZABALDU DUEN MEZUAREKIN BAT EGITEN DU

16|03|2020 ·

COVID-19-ren krisiak sortutako egoera dela eta, Auzoko jaiak antolatzeari utzi behar izan diote auzoko eragileek.

Jai Batzordeak, egoeraren inguruan mezu bat zabaldu du esanez apirilean guztion artean erabakiko dugula Auzoko Jaiak data berberean formatu bereziren batekin mantendu edo beste data batzuetara pasako ditugun.

Hau izan da zabaldutako mezua:

“Txantreako Jai Batzordetik iragartzen dugu bertan behera utziko ditugula Txantreako Jaiekin zerikusia duten prestaketa guztiak, gizartearekiko arduragatik, guztion ongizate eta osasunagatik.

Krisialdi hau hainbeste pairatzen ari diren eta jaietarako oinarrizkoa den lana eta laguntza gure merkatariei elkartasuna adierazteagatik.

Gaur egun ezin ditugulako baimenak lortu, kontratazioak egin, ekonomikoki bideraezina delako, etab.

Apirilean gaiari berriro heltzeko aukera izatea espero dugu, eta jaiak beste formatu batean ospatzea edo jaien data lekuz aldatzea erabakitzea.

Azkenik dei egiten dugu denon artean gure bizilagunak zaindu ditzagun eta gure merkataritza txikiaren alde egin dezagun. Jai Batzordetik gure auzotar guztiei laguntza eskeintzen diegu, beharrezkotzat jotzen duten horretan.

AURRERA AUZOLANA!! GORA TXANTREA!!”

 

Esan bezala, Konpartsak bat egiten du mezu honekin eta Apirilean bueltatuko gara indarberriturik.