BISONTE MASTODONTEREN BILA
Kartela
Bisonte-mastodontearen bila euskarazko haur antzezlan bat da, Nerea Urbizuk idatzi duen eta izen berbera duen liburuan oinarri duena. Bertan gure musikak eta folkloreak garrantzi handia dute. Ene Kantak musika eta antzerki taldeak eta Txantreako erraldoi eta kilikien konpartsak obra honekin haurren eta eurekin doazenen gozamena lortuko dute.
40 lagunez osatutako lantaldea estreinaldi egunerako prest dago. Horietatik 17 lagun agertokiaren gainean ariko dira.
Nerea Urbizu abeslari eta musikagilea eta Gartxot Unsain musikari eta oholtza-zalea agertokian ariko dira, kasu honetan, abenturan zehar entzungo diren abestietan zuzenean abesteko. Abesti guztiek koreografiak dituzte, eta dantzariek, noski, hauek interpretatzen dituzte. Era berean, ikusleak bereganatzen dituzte, hauek ere dantzan jarriz.