Amagoia
Aitorren alaba. Anbizio handikoa zen eta baita petrikilo eta aztia ere. Saiatu zen bere aitaren oinordea lortzen.
Bere ahizpa Lorea ukatu zuen, gudua zelako. Amagoiaren senar Basurdek Lorea eta bere alaba Amaia bahitu zituen.
Basurdek Lorea hil zuen patriarkaren legezko oinordekoarekin akabatzeko. Gero, bere familia berreskuratzeko Ranimiroren eraso bat aprobetxatuta, Aitormendiari sua eman zion berak egindako bidegabekeria ezkutatu nahian. Ranimirok lortu zuen Amaia bizirik ateratzea.
Amagoiak ez zuen seme-alaba naturalik eta saiatzen zen Aitorren oinordea izaten. Oraindik ere biak ala biak oso gazteak zirela, bere adopziozko semeak, Asier, Eudon ezizenez ezagututa, ezkontza-konpromisoa sinatu zuen Amagoiaren beste iloba batekin, Amaia Butroikoarekin. Hori da Amagoiaren bigarren saialdia euskal tronua lortzeko. Baina azkenean Amaia Butroikoa Teodosio Goñikoarekin ezkonduko da, eta Amaia, Lorearen alaba eta benetako oinordea dena, Garzia Ximenezekin, eta azken honek lortuko du errege izatea.
Eudon, bere adopziozko semea, larriki zaurituta zaldiarekin amildu ondoren, Teodosio Goñikoaren eskuetan hilko da. Garzia Ximenez eta bere zaldunek pertsegitzen zuten desleiala izateagatik eta musulmanekin euskaldunen kontrako konplot bat prestatzeagatik.