Teodosio de Goñi
Goñi Ibarreko jaunaren semea. Jakintsuen Kontseiluko Burua.
Lorearen lagunmin Petronila bilatzen du, besokoa daukalako. Besokoaren barruan Aitorren altxorraren sekretua dago. Sekretuaz jabetzen denean konturatzen da Amaiarekin eskondu beharko dela erregea izateko, eta ez bera maitemindurik dagoenarekin, Butroiko Amaiarekin.
Bere eskontza eguneko gauean Asier agertzen da (Amagoiaren adopziozko semea), Eudon izenarekin ere ezagutua dena. Eudonek uste du Amaia (legezko oinordekoa) hilik dagoela eta boterea Butroiko Amaiari dagokiola. Beraz, haurtzarotik Butroiko Amaiarekin konprometituta dagoenez, Eudonek tronua erreklamatzen dio.
Teodosio mutil kartsu eta oldakorra zen. Eudon Basajaunez mozorrotu zen Teodosio Goñikoa engainatzeko. Honek bere gurasoak hil zituen, bere emaztea eta ohaidea zirelakoan.
Erromatik itzuli eta, damuturik, Aralar mendilerrotik ibili zen ermitau, San Migelek herensugearen atzaparretatik askatu eta zigor gisa eramaten zituen kateak hautsi zituen arte.