Profe

Profe

Eskoletan heziak garenok ezin dugu atzendu aiurri txarreko maisu-maistrekin izandako iskanbilak. Gorriak eta bi ikusi genituen askotan.

Txantreako gazte eta helduon memorian badaude horrelako franko.

Agian, oraingo belarrondokoak pedagogikoagoak izanen dira. Auskalo!

Erraldoiek ikusi zuten berebiziko lana betetzen ahal zuela konpartsaren alde, dantzak berrikusten eta irteera guztiak apuntatzen. Berari komentatu eta berehalaxe erran zuen baietz.